zerbitzuak
zerbitzuak
D I A G N O S T I K O A
- Entzumenaren berrikuspena.
Audiometria bat egiten da, airebidezkoa, kabina intsonorizatu batean. Horrek esango digu zenbateko entzumen-galera dagoen. - Entzumen-galeraren azterketa.
Bigarren audiometría bat egiten da, honako hau hezurbidezkoa, kabina intsonorizatu batean. Horrek adieraziko digu zer-nolako galera dagoen. - Ulermenaren balorazioa.
Logoaudiometria baten bidez, ulermena baloratzen dugu, baztertu egiten ditugu erretrokokleako kalteak. Horren ondoren, entzuteko egokitu diren laguntzen arrakasta erabakiko da. - Babestu geratzen den entzumen-apurra.
Ondo/ongi dagoen entzumenari kalterik ez egiteko, mugatu egiten da entzumen-laguntzen ozentasun-maila. - Ulermena giro zaratatsuetan.
Eremu zabal batean egindako logoaudiometria baten bidez, egiaztatzen/kontrolatzen dugu ulermena zenbait ozentasunen aurrean. - Soinu-ingurumena babestu.
Gomendioak ematen ditugu audifonoak (entzuteko laguntzak) egoki erabiltzeko, denbora-erabilera eta ozentasuna neurtuz, bestelako soinu-iturrien aurrean. - Bizitza-kalitatea mugatzen duen faktorearen zenbatespena/estimazioa.
Entzuteko laguntzen erabilera, hainbat girotan, aztertzen dugu. Erabileraren datuak bilduz.
- Entzumen-laguntzen egokitzapena.
Entzumen-laguntzen ozentasuna areagotu egiten da hainbat probatan, ulermen-mailan emaitza egokiak lortu arte. - Estimulazio kognitiboa.
Entzumen-laguntzak erabiltzean zenbat goititu den ehunekotan baloratzen da. - Presbiakusiaren tratamendua.
Ozentasunaren anplifikazioa indartu egiten da, erdi- eta goi-maiztasunean, baxuak babestu egiten dira. - Akufenoak estali.
Txistu-hotsa edo pitidoak entzumen-galerarekin batera ematen direnean, ozentasuna handitu egiten da, horrela estali egiten dira eta ez da somatzen sortzen duten traba. Horrez gainera, badira hots-terapiak deskantsua errazteko. - Zahartzaroaren zantzuak/sintomak atzeratu.
Entzumen-galerak eragiten duen buruko nekea gutxitu egiten da, ulermena erraztuz eta erabiltzaileari elkarrizketetan parte hartzen laguntzen dio, bere aldetik ahalegin handirik gabe arreta mantentzeko.
E G O K I T Z A P E N A
P R E B E N T Z I O A
- Neurrira egindako tapoiak bainu, igeriketa eta surferako.
- Mikromoldeak hegaldietarako eta deskantsurako.
- Soinu-hotsak moteldu ikuskizunetan.
- Banakako entzumen-babesa musikari, arrantzale eta ehiztarientzat, baita industriarako ere.
M A N T E N T Z E - L A N A K


Garantia produktu berrietan
Marka anitzen konponketa
Audifonoen garbiketa etxean bertan
E N T Z U N G A I L U A K
- Hari gabeko entzungailuak
- TB transmisoreak
- Soinu-babesleak
- Mikrofonoak
- Telefonoak
- FM erradiotransmisoreak